Naia Arrizabalaga saritu dute 32. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketan

Ane Olaizola 2022ko ira. 13a, 10:13
Arrizabalaga, eskuinetik laugarrena, antolatzaileekin eta saridunekin batera. (Goierriko Hitza)

14 eta 18 urte bitarteko kategorian aurreneko postua lortu du bertsolari azkoitiarrak, Ezer ez ta dena lanarengatik.

Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketaren 32. edizioko sari banaketa ekitaldia egin zuten igandean Ordizian (Gipuzkoa), eta Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra izan da aurtengo saridunetako bat (irudian, eskuinetik laugarrena). Ohi bezala, adinaren araberako hiru kategoriatan banatu dituzte sariak antolatzaileek, eta 14 eta 18 urte bitarteko kategorian azkoitiarra izan da garaile, Ezer ez ta dena bertsoei esker. 300 euroko saria eskuratu du hark.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide