Banatu ditu Herrixenek udako kanpainako sariak

Andoni Elduaien 2022ko ira. 12a, 10:14
Aldako kristaldegiko irabazlea. (Argazkiak: Herrixen)

Aldako kristaldegian, Sofia dekorazio dendan eta Ainhoa ileapaindegian banatu dituzte hiru tabletak.

Herrixen merkatari elkarteak zozkatu ditu Udan ere on abuztuko kanpainako sariak. Erosketak udan Herrixen elkartearen barruko saltokietan egiten dituzten herritarrek hiru tableten zozketan sartzeko aukera izan dute, eta dagoeneko banatu dituzte hiru sariak.

Ainhoa ileapaindegian, Sofia dekorazioa dendan eta Aldako kristaldegian banatu dituzte sariak, eta irabazleek denda eta saltokietako arduradunen eskutik jaso dituzte beraiei egokitutako tabletak.

Sofia dendako irabazlea.

Ainhoa ileapaindegiko irabazlea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide