'Bullet Train' eta 'Minion: el origen de Gru' filmak, Baztartxoko film komertzialen denboraldiari ekiteko

Andoni Elduaien 2022ko ira. 14a, 09:00

Larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute helduentzako 'Bullet Train' filma. Haurrentzako 'Minions: el origen de Gru' filma igandean ikusi ahal izango da.

Larunbatean hasiko da Baztartxon film komertzialen denboraldi berria. Helduentzako Bullet Train eta haurrentzako Minions: el origen de Gru filmak eskainiko dituzte han zapatutik astelehenera bitartean. Larunbatean eta igandean 19:30ean hasiko da helduentzako Bullet Train filma, eta astelehenean —ikuslearen eguna—, 20:00etan. Aldiz, aurrentzako Minions: el origen de Gru filma igandean 17:00etan emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Bullet Train filma:

Minions: el origen de Gru filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide