Datorren larunbatean hasiko da Baztartxoko film komertzialen denboraldia

Andoni Elduaien 2022ko ira. 10a, 08:54

Irailean lau film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako 'Bullet Train' eta 'El test' emango dituzte, haurrentzat, berriz, 'Minions: el origen de Gru' eta 'DC liga de Supermascotas' filmak.

Datorren larunbatean, hilak 17, hasiko da Baztartxo antzokiko film komertzialen denboraldia. Aurreko denboraldiko ordutegi berdinetan eskaniko dituzte filmak irailean, herriko antzoki nagusian. Hain zuzen ere, larunbatetan eta igandeetan 19:30ean izango dira helduen filmak, eta astelehenetan 20:00etan. Aldiz, haurrei zuzendutako filmak igandeetan 17:00etan emango dituzte.

Irailerako lau film programatu dituzte antzokiko arduradunek. Irailaren 17tik 19ra bitartean, Bullet Train filma emango dute. Asteburu horretan bertan, irailaren 18an, Minions: el origen de Gru filma eskainiko dute haurrentzat. Irailaren 24tik 26ra bitartean, bestalde, El test filma eskainiko dute antzokian. Asteburu horretako haurren filma, berriz, DC liga de Supermascotas izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide