Eduki babestua

Hizkuntza Eskola Ofizialetan izena emateko epea zabalik dago

Erredakzioa 2022ko ira. 8a, 10:00

Irailaren 16ra artean eman ahalko da izena Hizkuntza Eskola Ofizialetan. 2022-2023 ikasturtean zehar, hizkuntza berri bat ikasi edo ziurtagiri ofizialen bat ateratzeko prestakuntza eskaintzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatutako hamalau eskoletan.

Hizkuntza Eskola Ofizialek eskaintza zabala daukate aukeran: alemana, ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, italiera, portugesa eta errusiera ikasteko aukera, hurrenez hurren. Ikasturte osoaren prezioa 72,36 eurokoa izango da.

Orotara, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hamalau Hizkuntza Eskola Ofizial daude. Hona hemen eskola guztien zerrenda:

  • Barakaldo
  • Basauri
  • Bermeo
  • Bilbo
  • Donostia
  • Durango
  • Eibar
  • Gasteiz
  • Getxo
  • Irun
  • Ordizia
  • Santurtzi
  • Tolosa
  • Zalla

Aukeratu hurbilen duzun Hizkuntza Eskola Ofiziala eta ikusi bakoitzean zein hizkuntza eskaintzen diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide