Neguko baratze tailerra eskainiko dute datorren asteartean Baratze Parkean

Andoni Elduaien 2022ko ira. 7a, 09:19
Altamiran dago Azkoitiko Baratze Parkea.

Neguko baratze tailerra eskainiko du Kutxa Ekoguneak, 18:00etatik 19:30era artean. Saioa irekia eta doakoa izango da, eta beraz, baratzeetako erabiltzaileek nahiz norbanako herritarrek izango dute han parte hartzeko aukera.

Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute datorren asteartean, hilak 13, Altamirako Baratze Parkean. Oraingo honetan, neguko baratze tailerra eskainiko dute, eta besteak beste, neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiak zein diren azalduko dute.

18:00etatik 19:30era artean eskainiko dute saioa, eta ohi bezala, irekia eta doakoa izango da. Antolatzaileek baratzeetako erabiltzaileak eta norbanako herritarrak gonbidatu ditu datorren asteko saiora. Landare ekologikoak erosteko aukera ere egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide