Biharkoa izango da Caritasen tonbolako sariak jasotzeko azken eguna

Andoni Elduaien 2022ko abu. 31a, 08:00
Caritasen tonbola Andre Maria egunean. (Julene Frantzesena)

Andremarietan tonbola jarrita eduki duten Plazaberriko lokalean jaso beharko dira sariak bihar, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Sari nagusi gehienak banatu dituzte dagoeneko; patinete elektrikoaren irabazlea falta da saria jasotzeko.

Azkoitiko Caritasek abuztuaren 17an egin zituen andremarietako tonbolako sari nagusien zozketak. Arduradunek adierazi dutenez, patinete elektrikoa da oraingoz banatu ez duten sari nagusi bakarra; tableta, kable gabeko xurgagailua eta aire bidezko frijigailuak banatu dituzte dagoeneko.

Dena den, bihar, irailak 1, herritarrek oraindik jaso gabe dituzten azken sariak jasotzeko aukera izango dute 18:00etatik 20:00etara bitartean; tonbola jarrita eduki duten Plazaberriko lokalean egongo dira Caritaseko arduradunak sariak banatzen.

Honako hauek dira patinete elektrikoaren zenbaki irabazlea eta horren ordezkoa:

  • Zenbaki saritua: 02.311
  • Ordezkoa: 05.628

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide