Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxita egongo da bihar gauetik ostiral goizaldera arte

Andoni Elduaien 2022ko abu. 31a, 12:09
Aizpurutxo inguruan ari dira lanak egiten. (Aldundia)

Bihar, 23:00etan itxiko dute GI-631 errepidea, eta hala egongo da ostiraleko, irailak 2, 05:00etara arte. Bi erreiak itxiko dituzte inguruan egiten diren lanekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da bihar, osteguna, gauetik ostiral goizaldera bitartean; irailaren 1etik 2ra, hain zuzen ere. Zehazki, osteguneko 23:00etatik ostiraleko 05:00etara bitartean egongo da errepidea itxita, bertan egiten ari diren aurreratzeko erreiaren lanekin jarraitzeko. Aldi horretan, ordezko errepide hauek erabiltzea gomendatu du aldundiak: GI-3750 Elosuan barrena, GI-2634 Azkaraten barrena eta GI-2635 Mandubian barrena.

Era berean, Lurraldebusek jakinarazi du ostegun gauean 22:50ean Zumarragako ospitaletik aterako den autobus zerbitzuak beste ibilbide bat egingo duela. Horrenbestez, zerbitzu horrek ez ditu egingo hainbat geltoki: Etxeberri, Agiñera bidegurutzea, Aizpurutxo, Olotzaga eta Azkoitiko Industrialdea.

Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide