Udane Juaristiren koadro bat saritua izan da Gibraleongo Pintura Lehiaketa Nazionalean

Nerea Uranga 2022ko abu. 25a, 09:56
'Portland st' koadroak irabazi du saria. (Argazkia: Udane Juaristi)

Azkoitiarrak sortutako Portland st izenburuko lanak artista profesionalen mailako saria jaso du Huelvan (Espainia).

Udane Juaristi margolariarekin Portland st izeneko koadroak Gibraleongo LXXI. Pintura Lehiaketa Nazionaleko artista profesionalen mailako saria irabazi du. Oihal gainean pintura akrilikoz egindako margolana da Huelvako (Espainia) lehiaketan saritu dutena. Artista azkoitiarrak "pozik" jaso du sariaren berria: "Ilusioa egiten du. Era honetako lehiaketa askotara bidaltzen ditut nire lanak, eta saritua izatea oso pozgarria da". Huelvako Gibraleon herrian egunotan lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa dago zabalik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide