2.713 izan da Gazte Asanbladaren zozketako zenbaki saritua

Maialen Etxaniz 2022ko abu. 19a, 10:23

Azkoitiko Gazte Asanbladak atzo zozkatu zuen andremarietarako prestatutako otarrea. Hain zuzen, 2.713 izan da zenbaki saritua. 

Bukatu dira Andremari festak, eta jaiak bukatzear zirela egin zuen Azkoitiko Gazte Asanbladak herriko festetarako prestatutako saskiaren zozketa. Iragarri bezala, 18:30ak pasatxoan egin zuten zozketa, pintxo-poteoaren unean, eta 2.713 izan zen zenbaki saritua.

Zenbaki saritua duen herritarrak Gazte Asanbladarekin jarri beharko du harremanetan otarrea jasotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide