Andremarietako azkenaurreko egunak utzitakoak, bideoan

Maialen Etxaniz 2022ko abu. 18a, 11:07

Baserritarren eguneko azken orduak utzi zituenak bideoan bildu ditu Erlo Telebistak. Besteak beste, umeen jolasak, Iagomagoren ikuskizuna, dantza txapelketa eta pintura lehiaketaren sari banaketa izan ziren atzo arratsaldean Azkoitian. Gaur jarraituko du festak. 

Dagoeneko azken txanpan sartu dira Azkoitiko Adremari festak. Atzo baserritarren eguna ospatu zuten, eta goizean zein arratsaldean ez zen ekitaldirik falta izan.

17:00etan hasita, skate eta 1 Formula simuladoreak izan ziren plazan, baita Txiki Chef gunea ere. Askotariko jaki eta gozoak egin zituzten bertaratu ziren gaztetxoek.

17:30ean magiaz gozatzeko aukera izan zuten txosnagunera bertartu zirenek. Iagomagok ikuskizuna eskaini zuen bertan, eta gogotik gozatu zuten han elkartu ziren adin guztietako lagunek. Emanaldia amaitzean sentsibilizazio jolasak egin zituzten Marea Urdinaren eskutik, eta ondoren elkarteko kideen hitzaldia izan zen.

Bitarte horretan  Bikote Helduen Dantza Txapelketa jokatu zuten Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Eguraldia tarteko lekualdatu zuten txapelketaren lekua; izan ere, Balda plazan egitekoak ziren saioa. Dena den, jendez goraino bete zen Elkarguneko aretoa txapelketarako, eta gustura jarraitu zuten sariketa han elkartutakoek.  Guztira, bederatzi bikotek parte hartu zuen sariketan, eta aurreneko saria Lezo eta Sopelako Maren Galvezek eta Gorka Granadok eskuratu zuten, eta haiek jantzi zutenb txapela. Bigarren sailkatu ziren Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo, eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrek eskuratu zuten hirugarren postua. 

Dantza txapelketa bukatu bezain pronto hasi zen  39.. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa. Aurten, 24 lagunek parte hartu dute sariketan, eta horiek Azkoitiko hainbat eta hainbat txoko marraztu zituzten pintura lehiaketa azkarrak iraun dituen orduetan. Hain zuzen, 10:00etatik 15:00etara bitartean egin zituzten sariketara aurkeztutako koadroak. Epaimahaiak hala erabakita, Artziniegako Fernando Ureta izan da aurtengo margo lehiaketako sariduna. Bigarren saria, Jokin Telleria beasaindarrak etxeratu du, eta hirugarrena, Felix Flamarique iruindarrak. Lanak ikusgai daude Portaleburun, irailera bitartean.

Erlazionatuak

Azken txanpan sartu dira andremariak

Maialen Etxaniz 2022 abu 17 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide