Musika eta dantzak protagonista, San Roke eguneko lehen orduetan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 16a, 14:18

San Roke egunez ohikoa den gisan, udal ordezkariek aurreskua dantzatu diete herritarrei plazan. Ondoren, Sahatsa dantza taldeko kideek eta herritarrek hainbat dantza egin dituzte. Erraldoiak eta buruhandiak ere izan dira kalez kale, eta Musika Bandak eta Eltziegoko dultzaineroek kontzertua eskaini dute Kontzejupean.

Andremariak iritsi dira erdibidera dagoeneko, baina herritarrek izango dute zertaz gozatu datozen orduetan eta egunetan ere. Gaur, San Roke egunez ohikoa denez, musika eta dantzak izan dira protagonista herrian. 12:15ean udal ordezkariek aurreskua dantzatu dute plazan, Txalkor txistulari taldeko kideen doinuek lagunduta; herritarrei egiten diete agurra horiek, urtez urte. Ondoren, Sahatsa dantza taldeko kideek eta herritarrek hainbat dantza egin dituzte, plazan ziren herritarren txalo artean.

Hori ez da izan, ordea, gaur goizeko ekitaldi bakarra. Meza nahiz erraldoien eta buruhandien kalejira ere izan dira, eta Musika Bandak eta Eltziegoko dultzaineroek kontzertua eskaini dute eguerdian Kontzejupean.

Arratsalderako eta gauerako ere hainbat ekitaldi daude prestatuta herriko hainbat gunetan, hala nola Balda plazan, plazan eta txosnagunean. Besteren artean, jolasak, kale ikuskizuna, trikipoteoa, plaza dantzak eta kontzertuak izango dira.

Honako da datozen orduetako eta egunetako egitaraua:

Gaur, San Roke eguna

17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00. Adabaki ikuskizuna, eliz atarian.

18:30. Trikipoteoa, txosnagunetik hasita.

20:00. Plaza dantzak, Sahatsa dantza taldearen eta herritarren partaidetzarekin, eliz atarian. Entsegua egingo da abuztuaren 10ean, 20:00etan, Baztartxo antzokiko Sahatsaren. Entsegurako izena emateko 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu behar da. Abuztuaren 16an ere, saioa baino ordu erdi lehenago, entsegua egingo da parrokia aurrean.

22:00. Checkboyz taldearen kontzertua, txosnagunean.

23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.

23:30. En Tol Sarmiento taldearen kontzertua, herriko plazan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

01:00. Txumba, txosnagunean.

01:30. Doce C eta Zarata Selektion taldeen emanaldiak, txosnagunean.

Abuztuaren 17a, Baserritarren eguna

09:00-10:00. Azkoitiko Kultur Elkartearen XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.

09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.

09:30. Herriko ganadu erakusketa, Plazaberrin.

11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.

12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza. Aizkolariak: Txikia IV.a, Otaño, Larrañaga, Eloy eta Ugaitz Mugertza. Harri-jasotzaileak: Goenatxol III.a, Eizmendi eta Udane Ostolaza.

12:30. Jubilatuen meza, parrokian.

14:30. Jubilatuen bazkaria, Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.

16:00. Sentsibilizazio jolasak, txosnagunean.

17:30. Txiki Chef eta jolasak: skate eta 1 Formula simuladoreak. Herriko plazan.

17:30. Iagomagoren emanaldia, txosnagunean.

18:00. Dantzari Bikote Helduen Txapelketa, Balda plazan.

19:00. Marea Urdinaren hitzaldia, txosnagunean.

19:30. XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun.

21:00. Bertso afaria, txosnagunean.

22:00. Fan&Go taldearekin erromeria, Balda plazan.

23:00. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Abuztuaren 18a, Kuadrillen eguna

11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XIX. Andramaixetako Milia eta XVIII. Kale atletismo erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.

12:30. Koadrillen arteko jolasak, txosnagunean.

14:30. Bazkari herrikoia, herriko plazan.

16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.

17:30. Apar festa eta ur jolasak, Balda plazan.

18:30. Zezenak, Plazaberrin.

18:30. Pintxopotea eta otarrearen zozketa, txosnagunean.

22:00. Mariachi Imperial taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

00:00. Suzko zezena, herriko plazan.

00:15. Perkulights batukada taldea, herrikokaleetan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

01:00. Errege Sound Systemen emanaldia, txosnagunean.

Abuztuaren 20a, zapatua

22:00. XII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Abuztuaren 22a, astelehena

22:00. XII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide