Bulego taldea, etxean errege

Julene Frantzesena 2022ko abu. 15a, 09:47
Bulego taldea atzo plazan.

Heldu, haur nahiz gazte, plazak aspaldi utzi gabeko irudia laga zuen atzo gauean. Taldearen kanta ezagunen doinupean, dantzan aritu ziren plazan elkartutako ehunka herritar.

Atzoko jai egitarauko azken ekitaldia ere erabat jendetsua izan zen. Plazan ehunka lagun elkartu ziren 23:00etarako; izan ere, Azkoitiko Bulego musika taldea zen kontzertua eskaintzekoa. Heldu, haur nahiz gazte, plazak aspaldi utzi gabeko irudia laga zuen atzo gauean: jendetza elkartu zen han. Bulego talde ezagunaren doinupean, dantzan aritu ziren herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide