Oteiza pilota elkarteak hilaren 25era arte luzatu du datorren denboraldirako izena emateko epea

Julene Frantzesena 2022ko abu. 12a, 08:00
Atano txapelketaren finaleko irudia.

7 urtetik gora dituzten neska-mutilek izango dute eskolan izena emateko parada. Whatsapp mezua bidalita edo mezu elektronikoa bidalita eman ahal izango da izena.

Oteiza pilota elkarteak abuztuaren 25era arte luzatu du 2022-2023 denboraldirako izena emateko epea. 7 urtetik gora dituzten neska-mutilek izango dute eskolan izena emateko parada, hain zuzen ere, 2015. urtean edo lehenago jaiotakoek.

Bi modu jarri dituzte izena emateko: 667 50 39 18 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidali edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora mezua idatzi. Honako informazio hau zehaztu beharko da izena ematerakoan: ikaslearen izen-abizenak, ikaslearen jaiotze data, guraso edo arduradun baten izen-abizenak eta telefono zenbakia, ikaslearen ikastetxearen izena nahiz astean entrenamendu bat edo bi egingo dituen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide