Udalak lankidetza hitzarmenak berritu ditu Odol Emaileen Elkartearekin eta Izan fundazioarekin

Julene Frantzesena 2022ko abu. 10a, 10:42
Janire Igoa zinegotzia eta Luis Arregi Odol Emaileen Elkarteko kidea. (Azkoitiko Udala)

Bi erakundeek egiten duten lana goraipatu du udalak. Odol Emaileen Elkarteak 3.500 euro jasoko ditu hitzarmena tarteko, eta Izan fundazioak, berriz, 2.000 euro.

Azkoitiko Udalak lankidetza hitzarmenak berritu ditu irabazi asmorik gabeko Odol Emaileen Elkartearekin eta Izan fundazioarekin. Horiek egiten duten lan sozialarekin jarraitzea ahalbidetzeko eta talde horiei aitortza eta eskertza egiteko gauzatu ditu akordioak erakundeak. Hain zuzen ere, Odol Emaileen Elkarteak 3.500 euro jasoko ditu hitzarmena tarteko, eta Izan fundazioak, berriz, 2.000 euro.

Udalak azaldu duenez, Azkoitian ia 800 odol emaile daude egun, eta iaz 2.738 odol poltsa osatzera iritsi zen elkartea. Izan fundazioak, berriz, askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu mendekotasunen tratamenduen arloan, eta arrisu egoeran diren nerabeei eskaintzen die arreta. Janire Igoa udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, "ingurune sozialarekin konpromisoa duten eta horrekin arduratuta dauden" entitateak dira biak ala biak.

Izan fundazioko ordezkaria eta Janire Igoa zinegotzia. (Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide