Etxanizek eta Arregik Adunako Pilota Txapelketa irabazi dute

Julene Frantzesena 2022ko abu. 8a, 10:33
Etxaniz eta Arregi Adunan, txapeldunen sariekin.

Infantil mailako pilotariek 18 eta 8 irabazi zuten Landa anaien aurkako finala. Getariako Txapelketan, berriz, ezin izan zuten finala irabazi Galarzak eta Egañak; 22 eta 8 galdu zuten partida.

Joan zen larunbatean bi txapelketatako finalak jokatu zituzten Oteiza pilota elkarteko kideek. Adunan eta Getarian izan da Azkoitiko ordezkaritza asteburuan, eta txanponaren bi aldeak ikusi dituzte jokalariek.

Adunako XVII. Esku Pilota Txapelketaren finalean izan ziren Etxaniz eta Arregi, eta ez zuten hutsik egin; infantil mailako bi pilotariek 18 eta 8 garaitu zituzten Landa anaiak, eta beraz, Azkoitira ekarri zituzten txapelak eta garaikurrak.

Bestalde, Getariako Pilota Txapelketako kadeteen finalean aritu ziren Galarza eta Egaña. Horiek ezin izan zituzten Uriarte eta Calvo mendean hartu; 22 eta 8 galdu zuten norgehiagoka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide