Hilaren 16ko plaza dantzen saiorako entsegua izango da asteazkenean

Julene Frantzesena 2022ko abu. 8a, 10:11
Plaza dantzen saio bateko irudia.

Baztartxo antzokian egingo dute entsegua, 20:00etan hasita, eta hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Abuztuaren 16an ere izango da entseatzeko aukera; emanaldia baino ordu erdi lehenago, eliz atarian.

Abuztuaren 16an, plaza dantzen edo mutxikoen saioa izango da 19:00etan hasita, eliz atarian, eta han parte hartu nahi duten herritarrentzat bi entsegu antolatu dituzte. Aurrena, asteazkenean egingo dute, 20:00etan, Baztartxo antzokian; bigarrena, berriz, abuztuaren 16an bertan egingo dute, emanaldia baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, eliz atarian. Asteazkeneko entsegurako aurrez izena eman beharko da 09:00etatik 14:00etara bitartean 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide