Azkoitia A taldeak irabazi du III. Boleibol Txapelketa

Julene Frantzesena 2022ko abu. 8a, 09:18

Asteburuan jokatu dute txapelketa Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan. Lau talde aritu dira lehian, eta Azkoitiko bi taldeetako bat nagusitu da. Bigarren, berriz, Arrasateko taldea sailkatu da. Azkoitiko Nasir Iqbalentzat izan da txapelketako jokalari onenaren saria.

Hainbat pakistandarrek III. Boleibol Txapelketa jokatu dute asteburuan Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan. Lau talde aritu dira bi egunez lehian; Azkoitiko bi eta Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aguraingo (Araba) bana. Atzo jokatu zituzten txapelketako azken partidak, eta Azkoitia A taldea izan zen nagusi. Bigarren, berriz, Arrasateko taldea sailkatu zen. Bi talde horiek ez ezik, jokalaririk onena ere saritu zuten: Azkoitiko Nasir Iqbalentzat izan zen sari hori. Taldeek nahiz jokalariek Angel Martin Azkoitiko Udaleko Kirol zinegotziaren eskutik jaso zituzten oroigarriak.

(Argazkiak: utzitakoak)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide