2022/08/14 12:00 - 23:59

Festak

Andremariak: abuztuak 14

Andremariak: abuztuak 14
Azkoitia

12:00. Andremarien hasierako txupinazoa botako dute udaletxetik, Udal Musika Bandak Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, bandaren, Parrokiako abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzarekin, Azkoitia abestuko dute. Jarraian, Eltziegoko dultzaineroek Kandido joko dute.

12:30. Azkoitiko, Hondarribiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoien eta buruhandien kalejira.

17:00. Haur parkea Balda plazan (puzgarriak, gazteluak…).

19:30. Rockalean musika kale ikuskizuna.

19:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinuaren doinupean.

20:00. Herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte parrokian, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.

23:00. Bulego taldearen kontzertua, herriko plazan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide