Astelehen gauez itxi egingo dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Ihintza Elustondo 2022ko abu. 6a, 09:00
Azkoitia eta Urretxu arteko lanen irudia. (Aldundia)

Zehazki, abuztuaren 8ko 23:00etatik abuztuaren 9ko 05:00etara egongo da errepidea itxita. Bi erreiak itxiko dituzte babes elementuak kendu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da astelehen gauez; abuztuaren 8tik 9ra, hain zuzen ere. Zehazki, abuztuaren 8ko 23:00etatik abuztuaren 9ko 05:00etara egongo da errepidea itxita. Bi erreiak itxiko dituzte babes elementuak kendu ahal izateko. Aldi horretan, ordezko errepide hauek erabiltzea gomendatu dute: GI-3750 Elosuan barrena, GI-2634 Azkaraten barrena eta GI-2635 Mandubian barrena.  

Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide