Candido Beristain zenaren oroimenezko erakusketa, Portaleburun ikusgai

Maialen Etxaniz 2022ko abu. 4a, 14:05
Angel Mari Arenas, Beristainen omenez Portaleburun atondu duen erakusketaren aurrean. (Azkoitiko Udala)

Angel Mari Arenasek atondu du Portaleburu aretoko erakusleihoa, Beristainen oroimenez. Arenasek askotariko dokumentuak,  argazkiak, musika instrumentuak, partiturak... jarri ditu ikusgai Portaleburun, eta Azkoitiko Udala "eskertuta" agertu da. 

Erakusketa berri batek hartu du Portaleburu aretoko erakusleihoa. Hain zuzen, Angel Mari Arenasek Candido Beristain zenari (1922-2002) dion miresmenagatik eta haren oroimenean prestatu duen erakusketa.

Arenasek argazki zaharrak, margolanak, agiriak, kartelak, musika instrumentuak, partiturak, eskulturak... askotariko dokumentuak zein oroigarriak bildu eta ikusgai jarri ditu Portaleburun, Beristaini dion miresmenaren adierazgarri. Azkoitiko Udala eskertuta agertu da: "Lagun musikari baten omenaldi xume bezain polita. Eskerrik asko altxor horiek herritarrekin partekatzeagatik". 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide