Bihar goizean itxi egingo dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Julene Frantzesena 2022ko abu. 4a, 11:30
Azkoitia eta Urretxu arteko errepideko lanen irudia.

11:00 aldean itxiko dute GI-631 errepidea. Gipuzkoako Foru Aldundia 27. kilometroaren parean aurreratzeko erreia ari dira eraikitzen.

Bihar, ostirala, 11:00 aldean itxi egingo dute GI-631 errepidea, Azkoitia eta Urretxu artean. Gipuzkoako Foru Aldundia obrak egiten ari da errepide horretan; hain zuzen, 27. kilometroaren parean aurreratzeko erreia ari dira eraikitzen.

Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide