Astelehenetik aurrera ez dira erabilgarri izango Trenbidearen Zumardiko hainbat aparkaleku

Julene Frantzesena 2022ko abu. 6a, 09:36
Udalak kale horretan jarri duen oharra.

Barrakak tarteko, asteleheneko 08:00etatik aurrera ezingo da aparkatu kale horretako 1 eta 9 etxe atarien arteko aparkalekuetan.

Datorren asteleheneko 08:00etatik aurrera ezingo da ibilgailurik aparkatu Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakidun etxe atarien artean. Andremari jaietarako barrakak jarriko dituzte eremu horretan, eta horregatik hainbat egunez ez dira erabilgarri izango hainbat aparkaleku.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide