Andremarietarako azken ukituak antolatzeko bilera egingo du Azkoitiko Gazte Asanbladak

20:00etan izango da juntadizoa, Goiko Losan. Arratsaldekoa aurtengo andramaixek antolatzeko zazpigarren bilera izango da.

Azkoitiko Gazte Asanbladak andremariak antolatzeko hirugarren bilera egingo du gaur, asteazkena, Goiko Losan. 20:00etan izango da juntadizoa, eta irekia izango da. Gaur, festetarako prestatu dituzten eta prestatzeko dituzten gauzei azken ukitua emateko egingo dute bilera. Ekainaren 22az geroztik ari da AGA bilerak egiten asteazkenero Goiko Losan, eta gaur egingo dutena zazpigarrena izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide