Elkargunea itxita egongo da abuztuaren 8tik 21era bitartean

Andoni Elduaien 2022ko abu. 3a, 08:45
Elkarguneko sarrera.

Urtero moduan, eta Elkargunearen lan egutegiari jarraituz, guztiz itxiko dute Elkargunea bi astez. Abuztuaren 22an zabalduko dituzte berriro hango ateak.

Elkargunea itxi egingo dute abuztuaren 8tik 21era bitartean; oporren aurretik hilaren 7a izango dute, beraz, azken lan eguna. Lan egutegiari jarraituta, urtero itxi ohi dute Elkargunea abuztuan, eta aurten ere horrela egingo dute.

Abuztuaren 22an zabalduko dituzte berriro hango ateak, eta ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara: eta igandetan, 09:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide