Bihar goizean Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxiko dute

Aizpurutxon ari dira lanak egiten. (Aldundia)

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bihar, asteazkena, 11:30 inguruan itxiko dute errepidea GI-631 errepideko 27. kilometroaren parean. Aurreratzeko erreia eraikitzen jarraitu ahal izateko egingo dute errepide mozketa.

Bihar, asteazkena, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea itxi egingo dute. Aldundiak 11:30 ingururako aurreikusi du errepidearen itxiera, han egiten ari diren obrak direla eta. Izan ere, errepide horretako 27. kilometroaren parean aurreratzeko erreia ari dira eraikitzen.

Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide