Andremarietako pilota partidetarako sarrerak, salgai

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 28a, 10:34
Jokin Altuna izango da eguneko protagonistetako bat. (Aspe)

Andremarietako pilota jaialdia zehaztuta dago. Lehen partidan, Jon Alberdi eta Iosu Eskiroz, Julen Egiguren eta Iñigo Bikuñaren aurka arituko dira. Bigarren partidan, berriz, Unai Laso eta Julen Martija, Jokin Altuna eta Ander Imazen aurka. Sarrerak 20 eta 35 euro artean eskuratu daitezke Internetez.

Gaur, osteguna, jarri dituzte saltzen andremarietako pilota partidetarako sarrerak. Andre Maria egunean, 17:00etan, Gurea pilotalekuan binakako bi pilota partida jokatuko dituzte. Bigarren mailako partida jokatuko dute lehenengo, eta ondoren, Caixabank Masters binakako txapelketako lehia jokatuko dute.

Punta-puntako pilotariek parte hartuko dute eguneko bigarren partidan. Unai Lasok eta Julen Martijak osatuko dute bikote bat, eta Jokin Altunak eta Ander Imazek bestea. Txapelketako partida horren aurretik, ordea, bigarren mailako pilotarien eskuz binakako partida jokatuko dute. Aurreko koadroetan azpeitiarren arteko lehia izango da; Jon Alberdi eta Iosu Eskiroz, Julen Egiguren eta Iñigo Bikuñaren aurka arituko dira. 

Pilota jaialdirako sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko Interneten. Hain zuzen, Entradas Fronton izeneko webgunean eros saitezke 20 eta 35 euro artean. Hala eta guztiz ere, eta online bidez sarrera guztiak agortzen ez badira, Gureako leihatilan ere salduko dituzte sarrerak partida egunean bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide