Abian da Azkoitiko X. Kriket Txapelketa

Atzo hasi zen txapelketa, eta gaur, igandea, egun guztian zehar jokatuko dituzte partidak Oteiza pilotalekuetan. Arratsaldean erabakiko dira finalerdiak eta final nagusia.

Azkoitiko X. Kriket Txapelketa jokatzen ari dira Oteiza pilotalekuetan. Atzo arratsaldez jokatu zituzten lehen partidak, eta gaur, igandea, goizez nahiz arratsaldez jokatuko dituzte norgehiagokak. Antolatzaileek adierazi dutenez, hamalau taldek eman dute izena, besteak beste, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumarraga, Ordizia, Eibar, Donostia (Gipuzkoa), Gasteiz, Agurain (Araba), Logroño eta Burgos (Espainia).

Parte hartzaileen artean sari ugari banatuko dituzte gaur arratsaldean. Besteak beste, lehen, bigarren zein hirugarren talde onenak sarituko dituzte garaikurrarekin. Era berean, jaurtitzaile, bateatzaile eta jokalari onenak ere sarituko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide