Gutuna

Alkate jauna

Romualdo LarraƱaga 2022ko uzt. 24a, 09:43
Azkoitiko San Jose egoitza.

Romualdo Larrañaga herritarrak honako gutun hau igorri du, Azkoitiko Udalak eta Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenaren harira.

Alkate jauna, “zeresana ematea”, “kritika egitea” eta “zarata ateratzea” beharrezkoak dira nire ustez. Izan ere, herri mugimendu askea eta kritikoa izatea ona da herri osoarentzat.

San Jose egoitzaren gabeziak eta arazoak aspalditik horrelaxe azaleratu dira. Eta, parte handi batean, berari, herri mugimenduari zor zaio, zuek zeuen lorpen bakartzat hartu eta prentsan adierazi dituzuen arren.

Aurrera pausoak ikusten ditut, nola ez, baina oraindik badira aldatzeko gauzak, adibidez, egoitzaren kudeaketa, pertsonen zaintza denez muina, publikoa izan behar luke, eta ez, orain bezala, negozio bide bilakatzen den pribatua.

Erlazionatuak

Egoitzako akordioa dela eta, Udal Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia Egoitza Kalera taldea eta egoiliarren senideak 2022 uzt 23 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide