Bihar amaituko da andremarietako bazkari herrikoian izena emateko epea

Kris Fernandez 2022ko uzt. 21a, 08:20

Bihar, ostirala, itxiko da herri bazkarian izena emateko epea. Bazkarian parte hartu nahi dutenek udaleko Kultura Sailera joanda edo 943-85 71 70 telefonora deituta eman dezakete izena.

Andremarietako herri bazkarirako izena emateko epea bihar, ostirala, itxiko da. Abuztuaren 18an izango den bazkarian parte hartu nahi dutenek bi modu bi modu dituzte izena emateko: udalaren Kultura sailera joanda edo 943-85 71 70 telefonora deituta, 08:30etik 14:00etara bitartean. Udalak azaldu duenez, 16 urtetik gorako herritarrek izango dute bazkarira joateko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide