Zabaldu dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Kris Fernandez 2022ko uzt. 20a, 13:58

13:00etarako zegoen aurreikusita errepidearen itxiera, eta dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke GI-631 errepidean.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, asteazkena, itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat lan egin behar baitzituzten. Errepidearen itxiera 13:00etarako zegoen aurreikusita, eta dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke errepidean.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide