Azkoitiko Gazte Asanbladak arratsaldean egingo du andremariak antolatzeko bosgarren bilera

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 19a, 13:37
Goiko Losan egingo dute bilera.

20:00etan egingo dute bilera, Goiko Losan. Biharkoa aurtengo andremariak antolatzeko bosgarren bilera izango da.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) andremariak antolatzeko bilera irekia egingo du gaur, asteartea, Goiko Losan. Asanbladak biharko deitu zuen hasiera batean bilera, baina duela minutu gutxi jakinarazi dute gaur egingo dutela bilera.

Ohi bezala, 20:00etan elkartuko dira herriko festak antolatzen jarraitzeko. Joan zen ekainaren 22an egin zuten festak antolatzen hasteko lehen bilera, eta gaurkoa bosgarrena izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide