Azkoitiko X. Kriket Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 22a, 08:28
Duela urte batzuk jokatutako txapelketako irudia.

Kriketak protagonismo berezia hartuko du asteburuan Oteiza pilotalekuetan. Hamargarrenez jokatuko dute kriket txapelketa. Herri ezberdinetako jokalariek parte hartuko dute aurten ekimenean.

Asteburuan, Azkoitiko X. Kriket Txapelketa jokatuko dute Oteiza pilotalekuetako frontoi luzean. Larunbatean, arratsaldez jokatuko dituzte kriket partidak, 17:00etan hasita, hain zuzen. Igandean, berriz, goizez nahiz arratsaldez jokatuko dituzte norgehiagokak, 09:00etan hasita.

Pakistandarren komunitateko hamalau taldek parte hartuko dute txapelketan, besteak beste, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumarraga, Ordizia, Eibar, Donostia (Gipuzkoa), Gasteiz, Agurain (Araba), Logroño eta Burgos (Espainia).

Parte hartzaileen artean sari ugari banatuko dituzte. Besteak beste, lehen, bigarren zein hirugarren talde onenak sarituko dituzte garaikurrarekin. Era berean, jaurtitzaile, bateatzaile eta jokalari onenak ere sarituko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide