Aizkolarien Urrezko Kopa jokatzeko txartela lortu du Txikia IV.ak

Txikia IV.a (ezkerretik hasita bigarrena) Urrezko Kopan lehiakide izango dituen beste lau aizkolariekin, atzoko sailkapen saioaren ondoren. (Maribi Salegi)

Abuztuaren 15eko ekitaldirako sailkapen proba jokatu zuten atzo hamabi kirolarik Donostian. Bost txartel zeuden jokoan, eta laugarren denbora onena egin zuen azkoitiarrak.

Julen Alberdi Txikia IV.ak aizkolarien Urrezko Koparen finala jokatuko du aurten. Abuztuaren 15eko ekitaldirako sailkapen proba jokatu zuten atzo hamabi kirolarik Donostiako Trinitate plazan, finala jokatuko den toki berean, Bost txartel zeuden jokoan, eta laugarren denborarik onena egin zuen azkoitiarrak: 15 minututan ebaki zituen ebaki beharreko zazpi kanaerdiko enborrak.

Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Urrezko Koparen egungo txapeldunak, irabazi zuen atzoko saioa (14:25 segundo). Larrañagarekin batera, Aitzol Atutxa (14:49, bigarren), Iker Vicente (14:56, hirugarren) eta Hodei Ezpeleta Bihurri (15:42, bosgarren) izango dira Txikia IV.aren lehiakideak abuztuaren 15ean. Otaño (16:43, seigarren), Mugertza (16:47, zazpigarren), Etxeberria (17:03, zortzigarren), Zaldua (18:16, bederatzigarren), Larrea (18:18, hamargarren), Kañamares (19;56, 11.) eta Rekondo (20:51) hamabigarren) dira atzo kanporaketa jokatu baina sailkatu ez ziren aizkolariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide