Zein da 'subelingerie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'otxandu' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'subelingerie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Subelingerie hitza erabiltzen da Azkoitian sugandila esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Oierri asko gustatze zaizko subelingerak".
  • Euskara batuan: "Oierri asko gustatzen zaizkio sugandilak".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide