Judoko begirale titulua atera du Guadalajaran Gabriel Carmona azkoitiarrak

Ezkerretik eskuinera, Jakes Barquero, Gabriel Carmona eta Aner Arregi. (Kodaore)

Azpeitiko Kodaore judo elkarteko kidea da Carmona, eta joan zen asteburuan Guadalajaran (Espainia) izan zen azterketa egiten.

Gabriel Carmonak azkoitiarrak judoko begirale titulua eskuratu du Guadalajaran (Espainia). Joan zen asteburuan izan ziren han Azpeitiko Kodaore judo elkarteko kideak, eta bertan lortu zuen titulua azkoitiarrak. Bestalde, ekainaren amaieran bigarren Dan maila eskuratu zuen Carmonak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide