Gazte Topagune Sozialistaren harira, batzar irekia izango da gaur Elkargunean

Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpeneko irudi bat. (Gedar.eus)

18:00etan izango da batzarra, eta interesa duen orok izango du joateko aukera. Uztailaren 20tik 24ra egingo dute GKSk eta Ikasle Abertzaleek Gazte Topagune Sozialista, Durangon.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleek antolatuta, Gazte Topagune Sozialista izango da datorren uztailaren 20tik 24ra bitartean, Durangon (Bizkaia). Horren harira, batzar irekia egingo dute gaur, osteguna, Elkargunean. 18:00etan izango da juntadizoa, eta interesa duen orok izango du joateko aukera. Batzar horretan topaguneko hainbat kontuz arituko direla aurreratu du Urola Erdiko GKSk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide