Uztailaren 18tik 22ra eman ahalko da izena andremarietako bazkari herrikoian

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 14a, 09:21
2019ko andramaixetako herri bazkariko irudi bat.

Ohi bezala, abuztuaren 18an izango da festetako herri bazkaria, eta hara joan nahi dutenek bi modu izango dituzte izena emateko: udaleko Kultura Sailera joanda edo 943-85 71 70 telefonora deituta.

Hilabete falta da txupinazoaren hotsarekin bi urtez egiterik izan ez diren andremariak hasteko, eta ohi bezala, bazkari herrikoia izango da abuztuaren 18an. Udalak jakinarazi duenez, datorren astean, uztailaren 18tik 22ra bitartean, izango da otordu horretarako izena emateko aukera, eta bi modu jarri dituzte inskribatzeko: udalaren Kultura Sailera joanda edo 943-85 71 70 telefonora deituta, 08:30etik 14:00etara bitartean. Udalak azaldu duenez, 16 urtetik gorako herritarrek izango dute bazkarira joateko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide