Goiko Losa pilotalekua txukuntzeko lanak hasi ditu udalak

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 12a, 15:00
Goiko Losa pilotalekua txukuntzen gaur hasi dira. (Andoni Elduaien)

Garbiketa lanak eginez hasi dituzte lanak pilotalekuan. Frontoia margotuko dute eta sare berriak jarriko dituzte sabaian. Lanek irauten duten bitartean, ezingo da pilotalekua erabili.

Azkoitiko Udalak Goiko Losa pilotalekua txukuntzeko lanak hasi ditu gaur, asteartea. Erakundeak jakinarazi duenez, "berritze bat" eman nahi diote herriko plazan nagusien frontoiari, eta horretarako, garbiketa lanak hasi dituzte.

Horrez gain, pilotalekuaren sabaian zegoen sarea berrituko dute, elementu metalikoak pintatuko dituzte eta hormak txukuntzeaz gain horiek margotu ere egingo dituzte. Lanek pare bat aste iraungo dutela adierazi du idalak, eta bitarte horretan erabiltzaileek ezingo dute erabili frontoia. Lanen aurrekontua 19.444,7 eurokoa da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide