Andremariak antolatzeko bilera egingo du bihar Azkoitiko Gazte Asanbladak

Joan den asteko bilerako irudia. (AGA)

20:00etan egingo dute bilera, Goiko Losan. Biharkoa aurtengo andremariak antolatzeko laugarren bilera izango da.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) andremariak antolatzeko bilera irekia egingo du bihar, asteazkena, Goiko Losan. 20:00etan elkartuko dira herriko festak antolatzen jarraitzeko. Joan zen ekainaren 22an egin zuten festak antolatzen hasteko lehen bilera, eta biharkoa laugarrena izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide