Iraurgi Saskibaloiaren ordezkaritza zabala, Urrezko LEB ligako aipagarrienen zerrendan

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 12a, 08:49
Manex Ansorregi. (Baloncesto EspaƱa)

2021-2022 denboraldiko errebelazioen artean kokatu dituzte Iñaki Jimenez entrenatzailea eta lau jokalari: Sidy Cissoko, Ondrej Hanzlik, Manex Ansorregi eta Pavel Savkov.

Espainiako Saskibaloi Federazioak Urrezko LEB ligan 2021-2022 denboraldian gehien nabarmendu diren teknikarien eta jokalarien zerrendak plazaratu ditu asteburuan. Denboraldiko jokalari, entrenatzaile eta bosteko onena hautatu dituzte, batetik, eta ezusteko edo errebelazio gisa sailkatu dituztenak, bestetik. Azken zerrenda horretan, Juaristi ISBren ordezkaritza zabala dago. 

Sidy Cissoko izan da, ligaren arabera, errebelazioen artean eskoltarik onena; errebelazioen urteko bostekoan sartu dute, hain zuzen ere, Cissoko. Eskolten artean ohorezko aipamena jaso du, bere aldetik, Ondrej Hanzlikek; eta ohorezko aipamenen artean, baina hegalekoen zerrendan, ageri dira Manex Ansorregi eta Pavel Savkov.

Iñaki Jimenez da ohorezko aipamena jaso duen bestea, entrenatzaile errebelazio gisa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide