Txirrindularien Martirietako igoera, abuztuaren 12an

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 12a, 10:16
Iazko igoerako irudietako bat. (Julene Frantzesena)

11:00etan jokatu dute proba, eta parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, herriko plazan. Txirrindulariek 3,7 kilometroko bidea egin beharko dute igoeran.

Abuztuaren 11an, larunbatez, jokatuko dute aurten txirrindularien Martirietako igoera. Andremarien atariko gisa jokatu ohi dute urtero auzo horretara igoera, Jokin Ormaetxea txirrindularien elkarteak antolatuta. Ohi bezala, aurten ere 11:00etan abiatuko da proba.

11:00etan irtengo dira parte hartzaileak herriko plazatik, baina aurrez, ohi bezala, herrian zehar neutralizatutako itzuli bat emango dute. Txalonerrekara iritsitakoan hasiko dute igoera, eta 3,7 kilometroko bidea osatu beharko dute Martirieta auzoko plazan izango duten helmugara iritsi aurretik.

Izena egunean bertan eman beharko dute proban parte hartu nahi duten herritarrek; 10:00etatik 10:45era bitartean, herriko plazan jarriko dute antolatzaileek izena emateko mahaia. Lasterketa amaitzean, garaikurrak eta zozketen opariak banatuko dituzte auzoan bertan, eta guztiei hamarretakoa eskainiko diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide