Jai giroan agurtu dituzte Urrategiko festak

Umeentzat jolasak, asto dema eta musika izan ziren atzo arratsaldean Urrategi auzoko protagonista nagusiak.

Urrategi auzoak jaiak ospatu zituen atzo, igandea, eta goizean zehar meza, bertso emanaldia eta herri kirolak izan zituzten auzotarrek, eta arratsaldean ere izan ziren ekitaldiak Urrategin.  Gazteek Lopeneren abereekin jolasteko aukera izan zuten, eta txikienek, berriz, jolasak, puzgarriak eta tailerrak izan zituzten. Jarraian, Errezilgo Argindei, Aizarnazabalgo Xarpa eta Azkoitiko Txibilter astoen arteko dema saioa jokatu zen. Azkoitiarrak irabazi zuen lehia, eta Lizarri Eraikuntzak etxeak ipinitako manta jaso zuen. Festei bukaera emateko, berriz, Aintzane Agirrebeña eta Zabale trikitilarien erromeriaz gozatu zuten auzotarrek.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide