San Fermin Txiki, bideoan

Urtzi Oteiza 2022ko uzt. 7a, 16:47

Azkoitiko udalekuetako haurrek gaur ospatu dute San Fermin Txiki eguna. Ohiturari jarraituz, zuri-gorriz jantzita ekin diote jaiari, giro paregabean. 

Sanferminak atzo hasi ziren arren, Azkoitiko udalekuetako haurrek gaur ospatu dute San Fermin Txiki eguna. Ohiturari jarraituz, zuri-gorriz jantzita ekin diote jaiari, giro paregabean. Aurrena, sanferminetako pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, eta horren ostean, suziria jaurti dute, entzierroari hasiera emanez. Oteiza pilotalekuetaraino joan dira lasterka haur eta begirale guztiak, eta han jarraipena eman diote festari kantu eta dantza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide