Zuri-gorriz jantzi dute udalekuetako haurrek Azkoitiko plaza

Kris Fernandez 2022ko uzt. 7a, 12:37

San Fermin Txiki eguna ospatu dute udalekuetako gaztetxoenek. Hasteko, pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, eta horren ostean, suziria jaurti dute, entzierroari hasiera emanez.

San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur, uztailak 7, udalekuetako gaztetxoenek. Dozenaka haur bildu dira eta zuri-gorriz jantzi dute plaza. Hasteko, pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, eta horren ostean, suziria jaurti dute, entzierroari hasiera emanez. Oteiza pilotalekuetaraino joan dira lasterka haur eta begirale guztiak, eta han jarraipena eman diote festari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide