Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du igande eguerdian San Jose egoitzan

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 8a, 09:00
Duela urte batzuk egoitzaren atarian eskainitako kontzertuko irudia. (Andoni Elduaien)

11:00etan, kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar, eta eguerdia baino lehen San Jose egoitzara igoko dira, han egoiliarrei zuzendutako emanaldia eskaintzeko.

Datorren igandean, uztailak 10, Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Jose egoitzan. Herriko musikariak egoiliarren aurrean arituko dira 11:45etik aurrera, eta besteak beste, Urrategiko martxa, danborradako abestiak eta abesti dantzagarriak joko dituzte.

Kontzertua baino lehen, ordea, kalejira egingo du Udal Musika bandak herriko kaleetan zehar; 11:00etan hasita, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko kalerik kale joko ditu abestiak musika bandak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide