Bihar amaituko da andremarietako film laburren lehiaketan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 7a, 09:00
Duela urte batzuk egindako lehiaketaren irudia.

Bihar, ostirala, itxiko da lehiaketan izena emateko epea. Aurtengo lehiarako hautatu duten gaia Gezurra da, eta izena emandako taldeek horri lotutako lanak aurkeztu beharko dituzte abuztuaren 8a baino.

Andremarietako X. Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea bihar, ostirala, itxiko da. Gezurra da aurtengo lehiaketarako hautatu duten gaia, eta gai horrekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Lehiaketan izena emateko azken eguna bihar, uztailak 8, izango da, baina film laburrak aurkezteko epea abuztuaren 8an itxiko da. Lanak udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira.

2019an egindako aldaketari eutsiz, film laburrek gehienez 12 minutuko iraupena izan beharko dute, eta euskaraz nahiz formatu digitalean aurkeztu beharko dira horiek. 16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte soilik lehiaketan. Azken edizioetan bezala, aurten ere bi sari banatuko ditu erakundeak: Epaimahaiaren saria eta Ikuslearen saria. Bata zein bestea irabazten duen taldeak 300 euroko saria eta oroigarria jasoko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide