Iraileko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du KZguneak

Kris Fernandez 2022ko uzt. 6a, 10:23

Ikastaro ugari antolatu ditu Azkoitiko KZgunea irailerako, aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira. Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, eta hainbat bide zabaldu ditu horretarako KZguneak.

KZguneak irailean eskainiko dituen ikastaroen berri eman du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz edota gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira irailean Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 29an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

Android-en mantentze lanak. Luzatu gure gailuaren bizitza

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 16an eta 19an, 18:00etatik 20:00etara.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalau ordu.
  • Irailaren 20tik 28ra, 18:00etatik 20:00etara.

Egon zaitez aktibo Google fit eta Wikilocekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Irailaren 2an, 18:00etatik 20:00etara.

Musika aplikazioak zure Smartphonean

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 7tik 8ra, 11:00etatik 13:00etara.

LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 29an eta 30ean, 16:00etatik 18:00etara.

LibreOffice impress. Zure aurkezpenak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 29an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

Marka pertsonala eta Linkedin

  • Urrunekoa.
  • Hogei ordu.
  • Irailaren 12tik 28ra.

Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak

  • Urrunekoa.
  • Hogei ordu.
  • Irailaren 5etik 21era.

Erosketa eta ordainketa segurua interneten

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 14an eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide