Andramaixek antolatzeko bilera egingo du bihar Azkoitiko Gazte Asanbladak

Azkoitiko Gazte Asanbladaren andramaixetako lehen bileraren irudia. (AGA)

20:00etan izango da juntadizoa, Goiko Losan. Biharkoa aurtengo andramaixek antolatzeko hirugarren bilera izango da.

Azkoitiko Gazte Asanbladak andramaixek antolatzeko hirugarren bilera egingo du bihar, asteazkena, Goiko Losan. 20:00etan izango da juntadizoa, eta irekia izango da. Joan zen ekainaren 22an egin zuten festak antolatzen hasteko lehen bilera, eta joan zen astean egin zuten bigarrena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide