Urretxurako errepidea erabat itxiko dute bihar 13:00 inguruan

Andoni Elduaien 2022ko eka. 29a, 12:46
Obrak egiten ari diren tartea. (Argazkia: Andoni Elduaien)

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bihar, osteguna, 13:00 inguruan itxiko dute errepidea GI-631 errepideko 27. kilometroaren parean. Aurreratzeko erreia eraikitzen jarraitu ahal izateko egingo dute errepide mozketa.

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea itxi egingo dute bihar, osteguna. Aldundiak 13:00 ingururako aurreikusi du errepidearen itxiera, han egiten ari diren obrak direla eta. Izan ere, errepide horretako 27. kilometroaren parean aurreratzeko erreia ari dira eraikitzen.

Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide